Txistulariak goizetik hasi dira lanean, Musika Bandarekin batera MENDIRIK-MENDI diana jotzen. Eguerdian berriz kontzertuan aurten megafoniarekin entzuna ahal izan da kontzertua. |
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2011/06/24
Hernaniko Txistularien kontzertua San Joan egunean
Tag:
sanjuanak
2011/06/21
San Joanetan
Ekainak 23an Hernaiko Musika Bandaren eta Hernaniko Akelarreari omenaldia eskeiniko zaie 11,45 etan. Jaien hasiera edo txupinazoa 12tan, ondoren buru aundi eta erraldoiekin Nere Herriko Jaiak ,TRIKU TRIKU bezela ezagutua,(urtean behin jotzen dan doinua) joaz egingo dute kalejira. Txistulari Bandaren atzetik musika eskola publikoko txistu, dultzaina, alboka,trikitixa, akordeoi taldea, ikasleen banda eta perkusio taldeen emanaldia kaleetan zehar.
Arratsaldean 5 etan haurren aurreskua, parrokian Salvean joko dute iluntzeko 8 etan. Bederatzi terdietan San Joan suan herritarren aurreskuan joko dute.
Ekainak 24 ostiralean goizeko 9tan Musika Bandarekin batera Diana eskeiniko dute Mendirik Mendi joaz. Parrokian 11 tan izango dira. 12etan Hernaniko txistularien kontzertua izango da. Arratsaldeko 6etan dantza askatuaren txapelketa.
Ekainak 25 ean Azeri Dantza. 12etan erraldoi eta buruaundiak. Koadrilen eguna dela ta Pagollagan bazkaldu ondoren ere txistu doinuak entzungo dira.
Ekainak 26ean Azeri Dantza. Patxadaz gosaltzeko aukera izango dute gaurkoan.
Ekainak 27an Musika eskolako txistulariek Diana eskeiniko dute, ta ondo gosalduta Azeri dantzan parte hartzeko gero.
Tag:
sanjuanak
2011/06/17
Preludio txikia Atsegindegin
Euri iragarpena zala eta, emanaldia Atsegindegin izan da, 19:00etan.
Hernaniko zazpi taldek hartu dute parte kontzertuan: Elizatxo, Langile eta Urumea ikastolek, Inmakulada ikastetxeak, Musika Eskolak, Kantuzek eta Ttarla dantza taldeak. Txalapartariek zabaldu dute emanaldia, eta ondoren, Ttarlako dantzariak eta txistulariak igo dira taula gainera. Segidan, trikitilari, soinujole eta saxojoleen txanda izan da. Eta amaieran, Musika Eskolako eta ikastoletako abesbatzek batera aritu dira. Zazpi abesti interpretatu dituzte: Iritsi da eguna, Ur azpian, Xalbadorren heriotza, Muxu bat, Hernaniko martxa, Mendirik Mendi eta San Juan zortzikoa. |
Tag:
preludioa
2011/06/15
San Joan jaietako XVIII. iragarpen kontzertua
aurten berriro San Joanak usaitzeko emanaldia izango da
Aurtengo nobedadea GATIBU taldearen kolaborazioa izango da.
Umeen txanda ostiralean iluntzeko zazpiretan izango da.
Tag:
preludioa
2011/06/12
HME ko txistularien kontzertua
Tag:
HME
2011/06/11
Ekaineko kalez kale kantari
Gaur hilak 11, eguraldi bikainakin ondorengo doinuak jo eta abestu dituzte Kalez Kale Kantari atera direnak:
Plaza Berrin: Boga-boga, Ai Simon eta Ala kinkirrin Kixkalen parian: Ai zer plazerra, Habanara joan nintzan, Andre Maddalen Plazan: Atharratzeko Gazteluko Kanta, Azken Dantza, Greziako itsasontzia Tripontzin: Ikusi Mendizaleak, Itsasoan Urak Handi dire, Kapitan Pilotu Deportibon: Maritxu, Matalaz, Topa Dagigun Plaza Berrin: Nere herriko neskatxa maite, Oi Ama Euskalerri, Prima Eijerra. Karkaba: Urtxintxak, Zenbat Gera, Bartali. |
Tag:
kalez_k_k
2011/06/10
Preludioa prestatzen
San Joan jaietako XVIII. iragarpen kontzerturako entsaiu orokorrak hasi dira.
Hurrengo entsaioa Ekainak 15 asteazkena txistulariak iluntzeko zortziretan hasiko dira.
Hurrengo entsaioa Ekainak 15 asteazkena txistulariak iluntzeko zortziretan hasiko dira.
Tag:
besteak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)