2011/03/27

7. Txistulari jaialdia

Apirilaren 2 eta 3 an HERNANIKO VII. TXISTULARI JAIALDIA.

Apirilak 2 Larunbata
VII. Txistulari Gazteen Txapelketa; goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 5:00 etan Milagrosa kaperan.
BAKARLARIAK:

 A  mailan (10-12 urte) 15 partaide
 B mailan  (13-16 urte)  14 partaide
TALDEAK
Maila bakarrean 8 taldek hartuko dute parte


                                                                                                    Gotzon Huegun - en txistua


Apirilak 3 Igandea
Txistularien Topaketa
      10:00 Dianak kaskoan eta inguruko auzoetan.
      12:30 Ttun-ttuna Plaza Berrin
      14:00 Bazkari herrikoia
      18:00 Kalejira eta dantza soinuak herriko kaleetan zehar.

2011/03/22

Igandean Milagrosan Udaberriko kontzertua

Igandean Martxoak 27an goizeko ordu batean kontzetua eskainiko dute txistulari bandak bi tronpeta joleen laguntzaz. Ondoko doinuak joko dituzte:
  • Auritz(Biribilketa)..................................................................Herrikoia. J.I.Ansorenak moldatua
  • ASS3KM.............................................................................Herrikoia. I.Egurenek moldatua
  • Itxaropena(Fandangoa).........................................................B.Laskurain
  • Molinatxo.............................................................................Ezezaguna. Mold. J.I.Ansorena
  • Antziñako abestiak................................................................Arm. J.Franco
  • El Cantarico.........................................................................Herrikoia.Mold. J.I.Ansorena
  • Guretzat berdin dira..............................................................Oskorriren erreperteriotik
  • Alkate soinua.......................................................................Ezezaguna. Mold. J.I.Ansorena
  • Polka...................................................................................S.Fink
Tronpeta joleak: Julio Garcia eta Asier Lizarza.

    2011/03/13

    Hernani Musika Eskolako Txistularien kontzertua

    Musika Eskolako txistulariek, eguerdiko 12:30etan jo dute, Udaleko arkupetan.

    Txistulari eta atabalarien artean, zortzik hartu dute parte, zuzendari lanetan Jon Ansorena aritu da.
    Bederatzi abesti eskaini dituzte, zortzikoak, kontrapasa, fandagoa eta arin-arinak, Mozarten sonatatxo bat eta Pantxoa eta Peioren Azken dantza abesti ezaguna.

    2011/03/05

    Iñauterietako Azeri Dantzan

    Ostiralean eman zan Jaien hasiera ofiziala Gudarien plazan. Bertan Pili Lujanbiori, Iñaki Apezetxea (Txatxoni), Joaki Lujanbiori eta Joxe Amondaraini omenaldia egin zitzaien. Jarraian eskola umeekin kalejiran Urumea ikastola eta Lagunak txarangak.
    Larunbatean goizeko 10etan atera zan Azeri-Dantza (iñauterietan GORRIZ jantzita joaten dira eta SAN JOANETAN txuriz).
    Igandean Tolosan jotzen dan DIANA(Behekaldean entzungai dago) eta IDIARENA (plazan. plazaberrin, zinkoenean, gora joaterakoan berriro plazaberrin) joaz egin dute kalebuelta.