Txistulari talde polita bildu zan erregeen kabalgatan. Txistulariak Elkano kaletik barna
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2011/01/26
2011/01/02
Erregeen kabalgatarako prest
Txistulariok arratsaldeko 5,45 etan bilduko gera asteazkenean Urbieta kaleko azkeneko etxean (Latxunbeberri eta Marieluts artean). Ondo meriendatuta etorri, ibilbide luzetxoa izaten degu eta... Gogoratu ibilaldi osoan ERREGEAK DATOZ doinua jotzen arituko gerala.
2011/01/01
Urte Berri On
Aurten sekulako eguraldi onarekin eman diote ongi etorria txistulariek Urte Berriari. Ohitura dan bezela, kalian buelta eman ondoren Leokadisti (Ansorenatarren jaiotetxea izan zen lekua) etxeraino hurbildu dira. Lehioan zeuden Ansorenatar txistulari gazteak ( Jon eta Idoia euren amarekin).
Hortaz aparte Andrekalian, entzule bat baino gehiago irten da balkoiera.
Txistulari Banda hau sortu ezkeroztik, Joxe Ansorena txistulariak sortutako URTE BERRI GOIZA doinuaz bete dute kaleko isiltasuna.

PLAY (triangeluan) ikurran sakatuz entzun daiteke doinua.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)