2010/08/16

Mikel Ruizi omenaldia eta Roke gogoan

Aurtengo San Roke egunean merezitako omenaldia jaso du urtetan, 40 inguru, San Roke egunean nekatu gabe argazkiak atera ta ateratzen aritzen den Mikel Ruiezek.
Urteko argazkiak eskuratu ahal izateko, hurrengo urtean Aranora etortzea ezin bestekoa izaten da. Aitzeki horrekin urtero lagun berriyak hurbiltzen dira Aranora.
Herriko Rokeri, duela gutxitik falta zaigunari (gaur bere urteak ospatuko genitun) bere etxe aurrean “Agur Jaunak” eskeini diote.
Festa, giro ezin hobean igaro da.

2010/08/15

Astelehenean Abuztuak 16,San Roke eguna Aranon

San Roke Eguna urteko ospakizun garrantzitsuenetakoa izaten da aranoarrentzat, eta ekitaldi ugari an­tolatu dituzte astelehenerako. Aur­­tengo festa egunak gainera izango du berezitasun bat: Mikel Ruiz hernaniarrari omenaldia egingo diote  urte guzti hauetan bere argazki kamerakin egindako lana eskertzeko..
Musikarekin hasi eta bukatuko dute eguna
Txistu doinuek egingo diote ongi etorria San Roke festari, goizeko 10:15etan Plazan izango den kon­tzentrazioarekin. Eta momentu horretatik aurrera, nabaria izango da egun osoan zehar izango duten presentzia. Bazkaldu aurretik eta ondoren ere kalejira egingo dute, Aranoko kaleetatik barrena.
Txistuaren eta San Roke Egunaren lotura aspaldidanik dator. Txistu doinuak Antsorenatarrak eta Zubilla­gatarrak hasi ziren zabaltzen San Roke Egunean. Orduan oinez joaten ziren Hernanitik. Ondoren, urte luzeetako hutsunea izan zen, eta beste txistulari hernaniar batek errekuperatu zuen ohitura; Antonio Intxausti Ansak hain zuzen. Gaur egun berriz, bazter guztietatik joandako txistulariak elkartzen dira Aranon.

Meza, bazkaria eta agurra
Goizeko 11:00etan Meza izango da Aranon, bertako eta inguruko herrietako jende ugari erakartzen dituena, tartean hernaniarrak. Eta eguna behar bezala ospatzeko, aurten ere ez dira faltako bazkaria eta festa amaierako agurra. Agur Jaunak abestuko dute.
EGITARAUA:
10:15 Txistulari kontzentrazioa. Pilotaleku parean.
10:30 Meza abisua( Elizako kanpaiak) eta txistulariak
10:40 Txistularien irteera.
11:00 Meza ermitan
12:00 Pelota partidua
13:30 Txistulari kalejira
14:30 Kontzejuan bazkaria
19:00 Txistulari kalejira
19:30 ‘Agur Jaunak’ abestuz agurra

33. Txistularien Kontzertu Nagusia Donostian


Aurten hernaniar ugarik parte hartu du atzo iluntzean emandako kontzertuan. Ondorengo doinuak jo zituzten:
  • 1.    DONOSTIA (pasodoblea)    Antonio Peña y Goñi**(1846-1896)
  • 2.    UROLALDEKO HARROBIA.
    •    Ana Mari (baltza)    Isidro Ansorena* (1892-1975)
    •    Maritxu    Isidro Ansorena* (1892-1975)
    Bakarrekoak: Alain Sorazu eta Jon Mendizabal
  • 3.    XABIER LETEREN ABESTIAK.
    •    HABANERA    Xabier Lete*** (1944—)
    •    XALBADORREN HERIOTZAN    Xabier Lete*** (1944—)
    Bakarreko kantaria: Irati Odriozola
  • 4.    BERAKO MAKIL DANTZA    Herri doinuak**
    Berako Gure Txokoa  dantzari taldea
  • 5.    DONOSTIAR BAT AHO SOINUZ MUNDUAN: FERMIN PUJOL.
    •    Pastelero    Herri kanta*
    •    Molinatxo (habanera)    Herri kanta*
    Aho soinuaren bakarrekoa: Fermin Pujol
  • 6.    GIZON DANTZA    Herri doinuak*
    Bakarreko dantzaria: Aimar Odriozola
  • 7.    HAURTXO ZARATATSUAK:
    •    CORO DE BEBÉS PARA EL CARNAVAL DE 1890    Norberto Luzuriaga* (?-1907)
    •    IÑAUTERIAK 2008    José Luis Ocón (1942—)
  • 8.    FANDANGO ETA ARIN ARINA    Ezezagunak*
    Trikitilariak: Eneritz Bengoetxea eta Edurne Errandonea
    Dantzariak: Uxue  eta Aitor Arrieta anai-arrebak
  • 9.    KANTUZ JIRAN:
    •    Behin batean Loiolan    Indalezio Bizkarrondo, Bilintx (1831-1876)/Herri doinua***
    •    Iturengo arotza    Herri kanta***
    Kantariak: Irati Odriozola eta Ane Badiola
  • 10.    IMANOL MUÑOZ OTAEGI GOGOAN:
    •    Haurren dantza.    Raimundo Sarriegi****(1838-1913)
    •    Begi urdin bat…………………………………… Bitoriano Iraola (1841-1919)/Raimundo Sarriegi****
    Dantza eta kanta: Groseko Kaldereroak Zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena Miner
    Moldaketak: *Jose Ignazio Ansorena-**Txomin Agirregomezkorta-***Jagoba Astiazaran-****Jose Mari Oiartzabal
EITBn eskeiniko da kontzertua.