2010/04/24

Txistulari Gazteen VI. txapelketa eta Txistularien Topaketa

Txapeldunak, Alain Sorazu, Martin Erro, eta Iruña taldea.


Larunbatean hilak 24 ean txistulari gazteen txapelketa izango da Milagrosan.
Hiru mailatan, 23 bakarlari eta 6 talde
Goi­zean, 11:30etan hasita, A ka­te­go­rian (12 urte artekoak) 11 ba­kar­lari izango dira eta B ka­te­go­rian (13-16 bitartekoak) 12; arra­tsaldeko 17:00etan, D ka­te­go­rian berriz, taldeetan egin­­go dute lana, eta 6 talde izan­go di­ra. Gasteiz, Iruña, Az­peitia, Do­nos­tia, Arrasate, Irun, Zestoa eta Hernaniko txis­tulariak izango dira bertan. 18:15etan sari banaketa izango da.
Igandean Topaketa
Igandean Txistularien Topa­ke­ta izango da egun osoan. 10:00etan Dia­nak izango dira Kaxkoan eta inguruko auzoetan, 12:30e­tan dantzaldia Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Udaletxeko arkupetan), eta 14:00etan herri bazkaria, Santa Bar­bara el­kar­tean. Jaialdia bukatzeko, kalejira eta dantza soinuak izango dira herriko kale eta plazatan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario