Euskal Jaiak Hernanin, gaur eta bihar.
Duela 100 urte Euskal jaiak ospatu ziren
Hernanin, 1909 urtean. Asteburu honetan, Euskal Jaiak ospatuko dira
berriz Hernanin eta orduko jaien antzerakoa izango dira gaur eta bihar.
2009/09/19 - Larunbata
1909 urtean Euskal Jaiak ospatu ziren Hernanin, irailean orduan ere.
Hain zuzen, 100 urte joan direlako, aurten Euskal Jaiak berreskuratu
nahi dira Hernanin eta asteburu honetan izango dira. Atzo hasi ziren
jaiak Xabier Lete abeslari eta konpositore oiartzuarraren
errezitaldiarekin. Gaur eta bihar egun beteko jaiak izango dira. Ez dira
faltako azoka, bertsolariak, musika, dantzaldia eta bestelako
ikuskizunak.goizean azoka
Gaur goizetik abeltzaintza eta artisautza azokak izango dira Tilosetan, baita herri kirolak ere. Mokadu bat egin nahi duenak berdela, taloa eta txakolina izango ditu Iturriaga kalean eta kantuan ibiltzeko aukera izango da Kalez Kale Kantari ekimenekoekin.
arratsaldean idi-gurdiak eta arropa garbitzea
Arratsaldean idiek tiratako bi gurdi abiatuko dira plazatik; batek, karlia eramango du gainean, besteak berriz, arreoa, garai batean ezkontzerakoan eramaten zen gurdikada traste. Bidean tarteka geldialdiak egingo ditu karabanak, eta arropa garbituko dute garai batean bezala. Leoka labaderoan egingo dute azkeneko geldialdia eta bertan beste erakustaldia egingo dute.
Bertso saioa gauean
Bertsolaririk ezin falta Euskal Jaietan. Gauean bertso saioa izango da Atsegindegin, punta-puntako bertsolariekin: Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Angel Mari Peñagarikano, Xabi Paia, Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi.
Sagardo dastaketa, perretxiko erakusketa eta trikitixa txapelketa
Herriko jende eta talde askok parte hartu dute Euskal Jaiak antolatzen, eta bakoitzak bere ekarpena egin du. Horregatik hain zuzen, bihar izango da aukera herrian kontu ezberdinekin gozatzeko. Goizeko 10:00etan hasita, Sagarra eta Sagardoaren Festa izango da plazan, Tolarea Kofradiak antolatuta. Sagar erakusketa, sagardo probaketa, eta sagar bilketa eta sagar jotzea egingo dute plazan, jende aurrean. Urretxa Mikologia Elkarteak antolatuta, perretxiko erakusketa izango da Plaza Berrin eta elkarteko kideak bertan izango dira jendeari azalpenak ematen. Gazteen Trikitixa Txapelketa ere izango da, plazan bertan, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, aurten 11garren aldiz.
Pelota partiduak Tilosetan
Eguerdi partean pelota partiduak izango dira Tilosetako frontoian. Batetik, emakumeak ariko dira, palan, honakoak: Amaia Irazustabarrena eta Nagore Arozena ariko dira Goiatz Manzisidor eta Ainhoa Montesen aurka. Mutilak berriz, eskuz ariko dira: Paul Ojuel eta Ioritz San Sebastian ariko dira Josu Oiaga eta Aitor Gorrotxategiren aurka.
Bazkaria Atsegindegin
Eguerdian herri bazkaria izango da Atsegindegiko estalpean eta antolatzaileek, Kaxko elkartekoek, jendetza espero dute bazkarian. Dultzemeneoa Tilosetan Ilunabarrean, dantzaldia izango da Tilosetan, Musika Banda eta Txistulari Bandaren eskutik. Dultzemeneoan ibiltzeko aukera izango da hango baltsa eta pasodobleekin. Liburuxka atera dute Jaien antolatzaileek liburuska bat argitaratu dute garai bateko Euskal Jaien inguruko pasarteekin eta egunotan eskuragarri jarriko dute jendeak hartzeko. Euskal Jaiek Hernanin egiteaz gain, Euskal Herriko bazter askotan egiten ziren, euskal kultura sustatzeko.
Garaiko jantziak soinean
Emakume eta gizonak Antolatzaileak saiatu dira orduko jantziak nolakoak ziren adierazten. Emakumeei gomendatu diete gona luzea eta blusa janztea, ahal bada txuria edo beltza, eta zapia eramatea lepoan edo buruan.Gizonei berriz, mahoizko galtzak, alkandora eta txapela janzteko eskatu diete. Soinekoarekin eta tiranteekin Neskatoei soineko txuriarearekin eta galtzerdi luzeekin jaznteko eskatu diete eta mutikoei berriz galtza motzak, galtzerdi luzeak eta tiranteak janzteko gomendatu diete.
Baserritarra modanOrduan ere kategoriak izango ziren eta finago edo zatarxeago janzten zirenak izango ziren; baita jantzi bakarra izango zutenak ere. Baserritar mordoska bazen orduan Hernanin, gaur egun ere badira, horregatik, baserritarra beti egon delako modan, baserritar jantzia ere egokia da.