2009/08/09

32. TXISTULARIEN KONTZERTUA DONOSTIAN

Larunbatian iluntzeko 8,30etan Kontstituzioa plazan eskeinitako doinuak hauexek izan ziran:
1.KRESALA(Biribilketa)
2.DONOSTIAKO ANTZINAKO HIMNOA
3.ANTZIÑAKO IRIYARENA
AL ALBA
5.AL BAÑO MARIA
6.HIMNO LA DERRIBO DE LAS MURALLAS
7.ZAHAGI DANTZAK
8.KM 2009
9.ITSASOA URRUN DOA
10.AZKEN BERTSETAK
11.IDIARENA
12.ARRIGOAIN(Fandangoa)
13.AMAITZEKO SOINUA(arin-arina)
14.DONOSTIAKO IRRATI IRAGARKIAK
15.SALVE ROCIERA
16.SEGUIDILLAS ALOSNERAS
17.ROCIO(Buleriak)
18.LORE GORRIEN BALADA
19.BARATZE BAT
20.TXORIA TXORI
21.EUSKAL MUSIKAREN GORESPENA
22.MARTXA BATEN LEHEN NOTAK

Ia ia kontzerturik gabe geratu giñan. Entseiua laiñopean egin zan baiña kontzertu hasera txistulariak aulki bustietan eseriz, aurreneko 5 doinuak behintzat xirimiriarekin jo zuten. Ereintza taldeko dantzariak nahiko larri ibili ziran oltza gañian zutik mantentzeko.

Kontzertu berezia, mota askotako doinuak entzun ziralako. Kresalako danborjoleek eman zioten kontzertuari hasiera. Andaluziatik etorritako Atonio de Huelva tanbolireroak eman zion punttu berezi hori bere herriko bost doinu jo zituan eta, Jagoba Astiazaranek egindako moldaketari esker Euskalerriko txistulariek lagundu ziotelarik. Iruñako Jaleo Flamenco taldeak dantzatu zuten . Arozenatarrek berriz umorez jotako hiru doinu eskeini zituzten. Zurriola ikastolako haurrek eta Beñat Antxustegik aurtengo Kilometroaren aurrerapena eman zuten. Eta nola ez Gurutziagako eta Eskolako abesbatzek eta Pier Paul Berzaitzek jarri zioten ahotsa kontzertuari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario