2009/06/28

Aurtengo sanjoanak ere bukatu dira ba


Bukatu dira bai San Joanak, txistularien mutturrak eta ankak handitu izanagatik beste urte bat ere gustora aritu dirala...


.

2009/06/21

Patxi Apezetxea Hernaniar Bikaina



Xalaparta elkarteak aurten Patxi Apezetxea "Hernaniar Bikaina" izendatu du, orain arteko ibilbidea eskertuz. Txistulaioi dagokigunez, urte askotan segi dezala txistuko doinuak sortzen eta biltzen.Ekitaldi hunkigarria izan zen atzokoa. Patxi eta bere familiari harrera emateko "Leoka" biribilketa, hain zuzen Patxi berak sortutako doinua, jo zuten txistulariek. Elkartean bildutakoan Agur Jaunak abestu zuten bertan zeuden guztiak eta Karlos Santxiz dantzariak Ohorezko Aurreskua dantzatu zion. Afalostean HERNANIAR BIKAINA dela adierazteko txalaparta itxurazko Oroigarri handia jaso zuen. Patxik emandako hitzetan, leku berezia edukiko duela oroigarri honek esan zuen, hainbat oroigarri jasoa baita Patxi. Amaieran ez zuen ahaztu ondoan horrenbeste urtetan eduki duen Mari Jose Goñi (Patxiren emaztea bezala ezagututakoa noski).


Gogoratu behar dugu, txistulariaz gain, txistulari bandako zuzendaria dela eta orain dela 40 urte pasatxo orai ngo banda suspertu zuela, Karmelo Lab akan eman dituela 43 urte irakasle lanetan, eskola eta enpresa elkarlanean aritzeko lenengo pausoak eman zituela kalitate kontuetan sartuz ere, "Hernani eta Txistua" liburua idatzi zuela, Hernani urtekariko partaide hainbat urtetan izan dela, hitzaldi ugari eman dituela...atzo Xalaparta elkartean Mikel Ruizek irakurritako papera beharko nuke dena adierazteko, luzea baita berak egindako lan guzien zerrenda. Beraz, Patxi, txistularia zaitugu dantzari txarra izateagatik, gauza txar guztiak badute zerbait ona ere.Eskerrak eman behar dizkizugu egin duzun lanagatik... Mila Esker eta Bejondeizula!

Motorrak berotzeko Azeri Bila lasterketari ongi etorria


San Joanetako festetan poliki poliki murgiltzeko txistulariek Azeri Bila lasterketari hasiera eman zioten Idiarena (Azeriaren anka arinak dantzatzen hasteko) eta Axeri-Dantza doinuekin


2009/06/14

2009. San Joanak badatozela


Larunbatean San Juanak laister datozela adierazteko iragarpen kontzertuak izan ziren, festetako giroan pixkanaka sartzeko asmoz.Goizean umeena: herriko ikastetxeetako abesbatzak, musika eskolako ikasleen partaidetza izan zan.Gauean berriz helduena.Bi kontzertuen amaierako doinuak, nola ez:MENDIRIK-MENDI San Juan egunean goizeko 9tan entzun daiteke kaxkoko kaleetan Musika Banda eta Txistulariak batera jotzen dutelako.SAN JUAN Zortzikoa. Txupinazoan, San Juan egunean, Meza Nagusian, ... festa amaieran, hamaika aldiz entzun ahal izango dira musika tresna eta talde desberdinek jotzen baitute.

Gaztetxo, heldu eta hernaniarroi gorputzean oilo pinporta edo zirrara berezia sor arazten diguten doinuak dira horiek.